Unai Ziarreta Eusko Alkartasunako presidenteak esan duenez, “independentzia defendatzen dugunok egin behar dugun bidearen lehenengo urratsa” da kontsulta. Egungo marko juridiko-politikoak eman ahal duen guztia eman duela esan du Ziarretak, “eta horrek ez dio euskal gizartearen nahiei erantzunik ematen”. Era berean, PP eta PSOE egoera honen aurrean euskal herritarrek eman dezaketen erantzunaren beldur direla esan du, “baina hiritarrei galdetzea ezin da ez ilegala ez inkonstituzionala izan”

Espainiako legediaren aurrean “mentalitate aldaketa” behar dela uste du Unai Ziarretak. “Bada garaia estrategia aldatzeko eta jauzi kualitatiboa emateko, beti ere egungo esparrua gainditzeko eta, demokratikoki, herri honen eskubide nazionalean aitortza behartzeko”.

Unai Ziarreta EAko lehendakariak gaur iragarri duenez, Espainiako Auzitegi Konstituzionalak herri galdeketa debekatzen badu ere, bere alderdiak kontsulta egitea proposatuko du. Eusko Legebiltzarrak duela bi aste onatu zuen kontsulta legea, eta urriaren 25ean egin nahi dute, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan.

Ziarretak deritzo Espainiako legediaren aurrean “mentalitate aldaketa” egin behar dela, “herri hau beti legaltasuna onartzen dabilelako. Bada garaia estrategia aldatzeko eta jauzi kualitatiboa emateko, beti ere egungo esparrua gainditzeko eta, demokratikoki, herri honen eskubide nazionalean aitortza behartzeko”.

Eusko Jaurlaritzak oraindik ez du galdeketarako legea EAEko aldizkari ofizialean argitaratu. Egiten duenean, Espainiako Gobernuak -hala iragarria baitu- helegitea sartuko du Auzitegi Konstituzionalean -hiru hilabete izango ditu horretarako- eta legea behin-behinean geratu egingo da. Konstituzionalak gero bost hilabeteko epea izango du erabakia hartzeko.

Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako gobernuburua “frontoia” dela uste du EAko lehendakariak, “hemendik elkarrizketarako eskaintzak egin arren, Madrilek horiek itzuli egiten dizkigulako behin eta berriro”.

Joseba Egibar Gipuzkoako EAJko presidentea, berriz, galdeketaren balizko debekuaren berri Euskal Herritik kanpora ematearen alde azaldu da, Zapateroren jarrera zein den erakusteko asmoz.

 

Lotura: Lotura bisitatu
Jatorria: EP/Berria