- Jon Aritz Bengoetxea
- Hezkuntza, Kultura eta Euskara idazkaria
- Jaiotze lekua eta urtea:
- Bilbao, 1977.
- Prestakuntza:
- Euskal Filologian lizentziatua, Deustuko Unibertsitatean. Bere formakuntza akademikoa osatu zuen Itzulpengintza eta Hizkuntz Planifikazio ikasketekin.
- Ibilbide profesionala:
- Lanean hasi zen 1999an, Telefonican, eta bertan aritu zen, tekniko gisa, 2001era arte; itzulpengintzan sartu zen orduan, 2003ra arte, Bilboko EAren udal taldean sartu arte, alegia. 2007az geroztik Bigarren Hezkuntzako irakasle-tutorea da ikastola batean.
- Ibilbide politikoa:
- Gazte Abertzaleak erakundeko kide izanik, zuzendaritza nazionalean egon zen 1999tik 2004ra arte eta 2003tik 2007ra bitartean EAko bozeramaile aritu izan zen Bilboko Udalean; bertan alkateordea eta Hezkuntza, Gazteria eta Kirol zinegotzia izan zen. 2007az geroztik Bilboko hiri batzordeko presidentea da.
Zuzendaritza Nazionalera itzuli