Un partido abertzale, desde la izquierda, desde la socialdemocracia, de otra manera. Pakean, etorkizuna eraikitzen, beste modu batean. Zurekin, con total transparencia, de otra manera.

Gure hautagaiak: Araba

Santi Merino hautagaia

Santi Merino

Nahiz eta 1965. urtean Donostian jaio, badira hamabi urte baino gehiago Arabar Lautadan bizi naizela (lehenik Agurainen eta gaur egun Dulantzin). Zuzenbidean lizentziaduna naiz Euskal Herriko Unibertsitatean. "Kooperatibismo eta gatazka garaikide elkarte internazionalean" doktoretza ikasketak egin ditut eta Herri Administrazio ikasketak unibertsitate berdinean. Azkenik, enpresa zuzenbidean master naiz UNED-etik.

Nire lanbide-jarduera euskal herriko sektorean eman dut denbora luzez, lehenik eta behin Euskal Herriko Unibertsitatean, Euskadiko Kooperatiben Goi Kontseiluan geroago, non erakunde honetan eszedentzian letradu bezala nago. Gaur egun, abokatu izateaz gain, UPV/EHU-ko Zuzenbide Kooperatibo eta Giza-ekonomia Institutuan irakasle naiz eta Giza-ekonomiari buruzko Euskal Aldizkariaren Zuzentzailea naiz unibertsitate berdinean baita ere. Bestalde, Euskal Herriaren Adiskideen Elkarteko kide naiz, eta Zuzenbide Euskal Akademiaren fundatzailea, ALKARTASUNA Fundazioaren fundatzaile eta ugazaberiaren kide ere.

Hautagai-taldeko kideak; lehen planoan, Santi Merino hautagaia
  1. Iratxe López de Aberasturi
  2. Mariano Álava
  3. Elisabete Balluerca
  4. Nerea Martínez Cerrillo
  5. Estibaliz Ibáñez de Gauna
  6. Fernando Velasco
  7. Patxi Martínez de Albeniz
  8. Idoia Cuadra
  9. Gregorio López
  10. Rosa María Kortabarria
  11. Félix Fernández Elejalde
  12. Yolanda Granja
  1. Iratxe López de Aberasturi

    Iratxe López de Aberasturi

    Iratxe López de Aberasturi Saez de Vicuña naiz. Abizenek adierazten duten bezala, arabarra naiz. Gasteizen jaio nintzen, 74an. Imanol eta Jokin haurren ama naiz, eta enpresa pribatuan egiten dut lan.

    Politika zenbait eremu desberdinetatik ezagutzeko aukera izan dut. Joan den legealdian, prokuradore izan nintzen Arabako Batzar Nagusietan. Gehien interesatzen zaizkidan gaiak ingurumenarekin, kulturarekin eta, batez ere, euskararekin zerikusia dutenak dira. Nire aisialdian, oso gustukoa dut gure parkeetan eta berdeguneetan barrena paseatzea, zaindu behar ditugunak.

    Igo
  2. Mariano Álava

    Mariano Álava

    Amurrion jaio nintzen, 1961. urtean, bertan bizi eta egiten dut lan. Enpresaria naiz, hain zuzen ere, ahalegin handia egin ondoren Aiaran berreskuratzea lortu dugun sektore batean: txakolinarenean.

    Psikologia ikasi nuen, eta gaur egun ikasketa horiek oso baliagarriak zaizkit bi seme-alabak hezteko eta haiekin nola jokatu jakiteko.

    Datozen hauteskundeetan hautagai izateaz gain, Amurrioko ordezko alkate izateko erronkari heldu diot buru-belarri (gaixotasun-baja hartuta baitago Pablo Isasi), une honetan, bertako Alkateorde naiz. Euskararen normalizazioa eta herritarren partaidetza dira funtsezko gaiak niretzat.

    Igo
  3. Elisabete Balluerca

    Elisabete Balluerca

    Ordizian jaio nintzen 1961. urtean, baina duela 25 urte bizi naiz Arabako Lautadan, Dulantzin, senarra eta hiru alabekin batera.
    Magisteritza ikasitakoa naiz eta irakasle bezala lan egiten dut.
    Politika asko gustatu izan zait beti, herri mailakoa oso ondo ezagutzen dut, eta nazio mailakoa ere interes handiz jarraitzen dut.

    Igo
  4. Nerea Martínez Cerrillo

    Nerea Martínez Cerrillo

    Laudiokoa naiz (1977), eta bertan bizi izan naiz beti. Gaur egun,
    publizitate-enpresa batean ari naiz lanean, baina Zuzenbidean lizentziaduna naiz.

    Bizitza politikoa Laudion bertan eman dut, non joan den legealdian zinegotzi izan nintzen, eta, orain, herriko Eusko Alkartasunako presidente naiz.

    Gizarte-gaietan jardutea dut gustuko, eta, bereziki, gizonezkoen eta emakumezkoen arteko berdintasunarekin zerikusia duten gaietan.

    Igo
  5. Estibaliz Ibáñez de Gauna

    Estibaliz Ibáñez de Gauna

    Urte asko daramatzat Eusko Alkartasuna alderdiko zinegotzi izaten Legution, familiaren herrian, eta, zorionez, joan den urteko maiatzaz geroztik, Pedro Berriozabal Alkatea alderdiko lankide dut.

    Zinegotzi-lanetan hasi nintzenetik gaurdaino, udaleko ia arlo guztietan aritu naiz lanean, udalerri txikietan aritzen garen guztioi gertatzen zaigun bezala. Eusko Alkartasuna alderdiaren proiektuan parte hartzen dut, eta bertan laguntzen dut, lanak uzten didan denbora libre guztietan.

    Igo
  6. Fernando Velasco

    Fernando Velasco

    Aiararra naiz, Retes de Llanteno udalerrikoa. Informatika ikasi nuen, baina, egun, enpresa pribatu batean gerente-lanetan ari naiz. Nire alaba Aroa, mendia eta bidaiatzea dira nire zaletasun handienak. Hogei herrialde baino gehiago ezagutu ditut, batez ere, Hego Amerika. Beraz, iruditzen zait nire kasua adibide garbia dela esateko nazionalismoa ez dela "sendatzen" bidaiatuta.

    EAko gazteriaren lehendabiziko mahaiburu izan nintzen, baita Gasteizko Zuzendaritza Batzordeko mahaiburu ere. Egun, Arabako Eusko Alkartasuna alderdiko buru naiz eta, halaber, alderdiko zuzendaritza nazionaleko kide naiz.

    Igo
  7. Patxi Martínez de Albeniz

    Patxi Martínez de Albeniz

    Gasteizen jaio nintzen, 1959an, eta, nahiz eta Arabako hiriburuan bizi, lotura handia dut Asparrena udalerriarekin, aitaren aldeko familiaren jaioterriarekin.

    Erizaintzan diplomaduna naiz, eta, egun, batzarkide naiz, Asparrenen zinegotzi, eta Albenizeko Administrazio Batzordeko kide, hau da, nire abizenaren jatorrizko herrian.

    Armentia ikastolaren sorreran parte hartu nuen, eta bertako mahaiburu ere izan nintzen.

    Igo
  8. Idoia Cuadra

    Idoia Cuadra

    Amurrion jaio nintzen, 1969an. Eusko Alkartasuna alderdiarekin lotzen nauten arrazoiak asko dira, eta ez nuke jakingo nondik hasi: nire familia, senarraren familia, eta Amurrio udalerria, azken 20 urteotan EAko alkateek gobernatutako herria...

    Zinegotzi izan naiz, eta legealdi honetan legebiltzarkide naiz, baina, batez ere, uste osoa dudan proiektu bateko kide naiz. Egun, gehiago aritzen naiz hezkuntza-gaiak lantzen. Alderdiak eta Legebiltzarrak uzten didaten denbora librea familia-enpresan ematen dut, baita ere Aroa, Iraia eta Iñigo seme-alabekin.

    Igo
  9. Gregorio López

    Gregorio López

    Eusko Alkartasunako zinegotzi naiz Laguardian, eta bertan bizi naiz emaztearekin eta semearekin batera, udalerriko gehienak bezala, ardoa dut lanbide.

    Politikan sartu nintzen unea ezin zitekeen garrantzitsuagoa izan, izan ere, gure botoari esker, Eusko Alkartasunaren botoari esker, PP alkatetzatik kendu genuen, haientzat alkatetzarik esanguratsuenetako bat izan zen.

    Horretaz gain, eroskeria-saiakera ere bizi izan dut, nire alde bozkatu zutenen botoa erosten saiatu baitziren, gertaera haren ondorioz, egunkarietako lehen orrialdeetan azaldu nintzen.

    Igo
  10. Rosa Mª Kortabarria

    Rosa Mª Kortabarria

    Donostian jaio nintzen, duela 49 urte, baina beti bizi izan naiz Aramaion. Bi seme-alaba ditut. Nire inguruan bizi diren beste askoren antzera, MCC kooperatiban egiten dut lan, azken hogeita hamar urteotan, non informatika-sektorean hasi nintzen lanean, eta, gero, nazioarteko merkataritzaren sektorera pasa nintzen.

    Aramaioko Udaleko zinegotzi izan naiz hamabi urtez, eta denetarik egitea egokitu zait denbora-tarte horretan. Kultura, euskara, hezkuntza eta ogasun ataletako arduradun izan naiz, eta zortzi urtez alkateorde ere izan naiz.

    Oso polita da herriaren alde lan egitea, eta garai hartan are gehiago, duela hamabi urte dena egiteko baitzegoen. Egindako gauza guztien artean, emakume-taldearen sorrera nabarmenduko nuke, oraindik ere lanean dihardu.

    Igo
  11. Félix Fernández Elejalde

    Félix Fernández Elejalde

    Izarran jaio nintzen, 1974an, eta Urkabustaizen bizi naiz. Bi seme-alaba ditut, neska eta mutila, eta, kirolarekin batera, haiek dira nire zaletasun handienak. Kirola, gainera, lanbidea ere bada niretzat, senior-mailako kirolariekin egiten baitut lan. Maiatzaz geroztik naiz zinegotzi.

    Igo
  12. Yolanda Granja

    Yolanda Granja

    Gasteiz hiriaren erdi-erdian jaio nintzen, 1962. urtean. Ezkondu nintzenean, Villafrancara joan nintzen bizitzera, eta bertako kontzejuko mahaiburu naiz azken 12 urteotan.

    Niregatik esaten dute ez dakidala geldirik egoten, eta, egia esan, inguruan dudanarekin inplikatzen naiz. Horrela izan nuen administrazio-batzordearen berri, eta behin eta berriz diot –eta ez naiz sekula nekatuko– hura dela demokrazia puruaren azken gotorlekua. Arabako eta Gasteizko kontzeju-elkarteen sorreran ere aritu nintzen, eta batean zein bestean buru izan nintzen garai desberdinetan. Horretaz gain, senarrarekin batera aritzen naiz lanean landan, eta bi alaba nerabeak zaintzen ditut.

    Igo

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2024 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa