Euskal Herria egitEA, hasierako orria

Un partido abertzale, desde la izquierda, desde la socialdemocracia, de otra manera. Pakean, etorkizuna eraikitzen, beste modu batean. Zurekin, con total transparencia, de otra manera.

Gure hautagaiak: Bizkaia

Martin Aranburu Carrera hautagaia

Martin Aranburu Carrera

34 urteko zumarragarra naz, Euskal Herriko Unibertsitatean Politika Zientzietan lizentziaduna. Euskeraz, gaztelaniaz, katalanez, frantsesez, ingelesez eta italieraz ederto berba egiten dot.

Betidanik euki dot interesa munduko herrialdeen nazioarteko eta kultura errealidadean. Gai horreekiko ardurak eta gure herri barru eta kanpoko gizarte justizi nahiak bultzatu ninduen Eusko Alkartasuna alderdiko kidea izaten eta, ostean, Gazte Abertzaleak taldeko kidea izaten. EAko legebiltzarkidea izan naz, Nazio Eztabaida Gunean EAko ordezkaria eta Konponbide alderdi askotako plataformaren bozeroalea. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko Europako Gaietarako aholkularia naz.

Hautagai-taldeko kideak; lehen planoan, Martin Aranburu hautagaia
  1. Leire Pinedo Bustamante
  2. Alberto Bilbao Beltran de Guevara
  3. Gontzal Riantxo Ocejo
  4. Helena Gartzia Saiz
  5. Idurre Bideguren
  6. Karmele Antxustegi Urkiaga
  7. Xabier Caño Gonzalez
  8. Juan Karlos Goienetxea Beitia
  9. Begoña Aretxabaleta Aurrekoetxea
  10. Maite Custodio Iglesias
  11. Marcos Cuco Barrios
  12. Alain Zamorano
  13. Udiarraga Abrisketa
  14. Nestor Artola
  15. Begoña Santiago
  16. Edurne Santamarina
  1. Leire Pinedo Bustamante

    Leire Pinedo Bustamante

    31 urte emon dodaz Sopelanan bizitzen, hau da, neure bizitza osoa. Ekonomian lizentziaduna naz, eta finantza-erakunde batean egiten dot lan. Igazko maiatzatik, nire herriko udaleko zinegotzia naz, eta behar egiteko beste modu bat badagoala erakusten dihardut bertan, lan zehatzak eginez eta pertsonei lehentasuna emonez, ez zementuari. Hain zuzen be, horixe izan zan Gazte Abertzaleak taldeko eta Eusko Alkartasuna alderdiko kidea egiten bultzatu ninduen arrazoi nagusietariko bat.

    Igo
  2. Alberto Bilbao Beltran de Guevara

    Alberto Bilbao Beltran de Guevara

    Nahiz eta 55 urte besterik ez izan, erretiroa hartuta nago, baina horrek ez dau esan gura etxean geratzen nazenik ezer egin barik. Ostera, denbora libre gehiago daukat orain, bidebakokeriak gertatu ez daitezan lan egiteko, higiezinen espekulazioa, esate baterako. Herriko Bakio SOS kolektiboan be buru-belarri parte hartzen dot, eta, jakina, Eusko Alkartasuna alderdian.

    Igo
  3. Gontzal Riantxo Ocejo

    Gontzal Riantxo Ocejo

    Nire herrian, Muskizen, ezaguna naz, igazko maiatzetik bertoko alkatea izateko ohorea daukadalako. 48 urte bete dodaz, eta gehienak erizain-lanetan emon dodaz, diplomaduna nazelako. Hortik jatort osasunarekin lotutako gaiekiko ardura, izan be, neure ustez, osasunak enpresa handien interesen ganetik egon behar leuke.

    Igo
  4. Helena Gartzia Saiz

    Helena Gartzia Saiz

    Helena Gartzia naz, eta 45 urte ditut. Zerbitzu-enpresa batean egiten dot lan, informatikari legez. Betidanik izan ditut gustuko kulturagaz lotutako gaiak, eta horregaitik egin nintzan Aberrigintzan Kultur Taldeko kidea, orain dala urte asko. Bizi nazen hurian, Bilbon, euskal kultura eta euskera sustatzeko egiten dogu lan alkarte horretan. Talde horretan parte hartzeaz gain, EAko kidea be banaz, izan be, alderdi honek bardintasun soziala eta euskal nortasuna defendatzen dauz, hemen, Madrilen eta Bruselan, indarkeria erabili barik.

    Igo
  5. Idurre Bideguren

    Idurre Bideguren

    28 urteko bermeotarra naz, eta Ekonomian lizentziaduna. EA alderdiko kidea naz, eta guztiz ziur nago gure alderdia dala Euskal Herriaren ahotsa Madrilera eroango dauen alderdi bakarra, hau da, subiranotasunaren, euskeraren, giza eskubideen eta bardintasun sozialaren ahotsa eroango dauen bakarra.

    Igo
  6. Karmele Antxustegi Urkiaga

    Karmele Antxustegi Urkiaga

    Kaixo! Karmele naz, Ondarroakoa. Eusko Alkartasunako legebiltzarkidea naz Gasteizko Legebiltzarrean. Gizarte-egoera ahulenean dagozanak laguntzera bideratu ditut, eta bideratzen ditut, eginkizun pertsonalak eta profesionalak. Urritasunak daukiezan pertsonentzako Bizkaiko koordinakundeko kidea naz. Eusko Alkartasunan lanean jarraituko dogu ahulenen bizi-kalitatea hobea izan daiten.

    Igo
  7. Xabier Caño Gonzalez

    Xabier Caño Gonzalez

    Kaixo! Xabier naz, eta Getxon bizi naz. 31 urte daukadaz, eta, gazte guztioi gertatzen jakun moduan, ingurumenak arduratzen nau. Inguru hobea izan daigun buru-belarri behar egiteko aukera daukat, Klima-aldaketaren Bulegoko arduraduna eta Ihobe enpresako zuzendaria nazen aldetik.

    Igo
  8. Juan Karlos Goienetxea Beitia

    Juan Karlos Goienetxea Beitia

    Aupa! Juan Karlos naz, Bermeokoa, eta hamabi urtean nire herriko alkate izateko ohorea euki dot. Urte horreetan guztietan, Eusko Alkartasunaren printzipioak arlo guztietan ipini dodaz praktikan: hurigintza soziala, justizia soziala, euskera eta beste arlo askotan. Senaduan be Euskal Herriaren alde behar egiten jarraitzeko konpromisoa hartzen dot.

    Igo
  9. Begoña Aretxabaleta Aurrekoetxea

    Begoña Aretxabaleta Aurrekoetxea

    Leioan jaio nintzan, duela 64 urte. Irakasle-ikasketetan diplomaduna naz, eta, gaur egun, pianoko eskolak ematen dodaz. Horrezaz gain, Elkarri-Lokarrin laguntzen dot.

    Igo
  10. Maite Custodio Iglesias

    Maite Custodio Iglesias

    Arrigorriagan jaio nintzan, eta 49 urte daukadaz. Gaur egun, botika batean egiten dut lan, eta SIAL eta MADALEN izeneko emakume-alkartean laguntzen dot baita.

    Igo
  11. Marcos Cuco Barrios

    Marcos Cuco Barrios

    35 urte ditut, eta Muskizen bizi naz. Biologia-ikasketak egin nebazan. Egun, DBHko irakaslea naz Marcelo Gangoiti ikastetxean, eta, horrezaz gain, Kontserbazionista Kolektiboaren kidea naz.

    Igo
  12. Alain Zamorano Barrenetxea

    Alain Zamorano Barrenetxea

    Kaixo! Alain naz, eta Ortuellan bizi naiz. 25 urte daukadaz, eta betidanik izan dot hartuemona gazteen eta independentisten mugimenduekaz. Horrexek bultzatu egin ninduen Gazte Abertzaleak taldeko kidea izatera, eta buru-belarri parte hartzen dot herriko Gazte Asanbladan. Gazteok badaukagu zer esan datozan hauteskundeetan eta Eusko Alkartasuna da aukera bakarra gure ahotsa entzunarazi daiten.

    Igo
  13. Udiarraga Abrisketa

    Udiarraga Abrisketa

    Aupa, Udi naz, Ugaon bizi naz eta 36 urte daukadaz. Filologia ingelesan lizentziaduna, andereñoa naz ikastola batean. 2003tik Eusko Alkartasunako zinegotzia naz nire herrian; honeri esker, bizilagunen beharrak eskuz ezagutzen dodaz eta, pozgarriagoa dana, aurkezten dabezan arazoak konpontzen ahalegintzen naz. Ez daukat zalantzarik Eusko Alkartasunak Madrilen lan emonkorra gauzatzen jarraituko dauela eta indepentista eta ezkertiar euskaldunen ahotsa izango garala.

    Igo
  14. Nestor Artola Elu

    Nestor Artola Elu

    Aupa! Nestor daukat izena, eta Portugaleten bizi naz. 34 urte daukadaz eta Filosofian lizentziaduna naz. Hezkuntzaren arloan dihardut, eta asko gustaten jat nire beharra, Durangoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean irakasle legez. Nahitaezkoa da geure seme-alabak eta gazteak behar dan moduan heztea, Euskal Herriaren etorkizuneko helburuei arrakastagaz aurre egin ahal izateko.

    Igo
  15. Begoña Santiago Luzuriaga

    Begoña Santiago Luzuriaga

    Aupa! Begoña naz, Barakaldokoa, eta bertoko anbulatorio batean egiten dot lan. Sindikatu-mugimenduagaz eta beste zenbait gizarte-mugimendugaz lotura handia euki dot, hareetan parte hartuz. Betidanik arduratu naz justizia sozialaz eta ahulenen eskubideez. Horrek bultzatu ninduen Eusko Alkartasuna alderdiko kidea izatera, ezkertiarrok lanean jarraituko dogulako mundua bidezkoagoa izan daiten.

    Igo
  16. Edurne Santamarina

    Edurne Santamarina

    Kaixo, Edurne naz, Sopuertakoa, Enkarterrian dagoan herri txiki batekoa. Berton, zorionez, natura-ingurune osasuntsuan bizi gara. Beti hartu dot parte andraren aldeko mugimenduetan: "Gaurko emakumeak" izenekoan, esate baterako. Beste alde batetik, egunean eguneko politikan be parte hartzen dot, EAko zinegotzia nazelako Sopuertan.

    Igo

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2024 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa