Euskal Herria egitEA, hasierako orria

Un partido abertzale, desde la izquierda, desde la socialdemocracia, de otra manera. Pakean, etorkizuna eraikitzen, beste modu batean. Zurekin, con total transparencia, de otra manera.
  • Hasiera
  • Gure hautagaiak: Gipuzkoa

Gure hautagaiak: Gipuzkoa

Nekane Altzelai Uliondo hautagaia

Nekane Altzelai Uliondo

1966ko abuztuaren 30ean jaioa, Legazpin, baina urteak daramatzat Donostian bizitzen. Ekonomi eta Enpresa-zientzietan lizentziatua naiz Euskal Herriko Unibertsitateko (Sarriko 1993) Ekonomi eta Enpresa-zientzien Fakultatearengatik, enpresa adarrean. Auditorian ere trebakuntza izan dut. Euskaraz eta ingeleraz hitz egiten badakit.

Eusko Legebiltzarreko legebiltzarkide izan naiz V, VI, VII eta egungo VIII legealdian eta Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren Bigarren Idazkaria izan nintzen VI legealdian. Egungo VIII legealdian parlamentuaren Bakea Saharan taldeko mahaiburu naiz eta ondorengo batzordeen kide: Lana eta Gizarte Gaiak, Ekonomia, Ogasuna eta Aurrekontua, Garraioak, Lurraldearen Antolakuntza, Etxebizitza eta Ingurumena, Industria, Merkataritza eta Turismoa, Emakumea eta Gazteria.

Gaur egun, gizarte gaietarako, sindikatuekin eta gizarte mugimenduekin harremanetarako Eusko Alkartasunaren Nazio Batzorde Betearazlearen arduraduna naiz. Horretaz gain, Alkartasuna Fundazioaren Patronatuaren kide naiz eta Emakunderen Administrazio Kontseilukoa ere bai.

Oso pertsona aktiboa naiz, aisialdian bidaiatzea eta mendiko jarduerak ditut gogoko (Euskal Camping klubeko bazkidea naiz), Ingurumenak arduratzen nau (Greenpeace-ko bazkide) eta ROKPA GKE-arekin (Tibetari laguntza) zein Amigos la RASD (Saharako Arabiar Errepublika Demokratikoa) GKE-an laguntzen dut eta munduko gizarte foruetan hartzen dut parte.

Hautagai-taldeko kideak; lehen planoan, Nekane Altzelai Uliondo hautagaia
  1. Jesus Mari Larrazabal Antia
  2. Amaia Larrañaga Galdos
  3. Juan Carlos Bengoa Munduate
  4. Leire Ereño
  5. Ikerne Badiola
  6. Lore Martinez
  7. Mercedes Garate Larrañaga
  8. Pedro Mendieta
  9. Patxi Olabarria
  10. Begoña Lasagabaster
  11. Pello Urizar
  12. Josemi Gomez
  13. Maite Etxaniz
  14. Jon Elizalde
  1. Jesus Mari Larrazabal Antia

    Jesus Mari Larrazabal Antia

    Zumaian jaio nintzen 1948an eta EHU-ko Filosofia eta Hezkuntza Zientziako Fakultatean Logika Unibertsitateko Katedraduna naiz eta unibertsitate bereko Logika, Kognizio, Lengoaia eta Informazioko Institutuaren Zuzendaria. Filosofian Lizentziatua eta Doktorea naiz, Ekonomi Zientzietan Lizentziatua, Ekonometria eta Ekonomia Matematiko espezialitatean, masterra Logikan, Europako hainbat unibertsitatetan hezia, eta logika aplikatuko, giza-zientzia eta formalen filosofiako eta diskurtsoaren azterketako eremuetan irakatsi eta ikertzen dut.

    Filosofia eta Hezkuntza-Zientzien Fakultateko Dekanorde, EHU-ko Gobernu-batzordeko eta Gizarte Kontseiluko kidea eta Zientziaren Logika eta Filosofia Saileko zuzendaria izan naiz. Logikan eta filosofian espezializatutako aldizkarietan hainbat artikulu idatzi ditut euskaraz, gazteleraz, frantsesez eta ingeleraz. EHU-ko Argitaletxeko Filosofia liburuen bilduma zuzentzen dut eta zientzia kognitibo eta filosofia arloetan izen handiko hainbat aldizkariren kontseilu aholkularian nago.

    Hamaika doktore-tesi zuzendu ditut eta Europako hainbat herrialdetako unibertsitateetara gonbidatua izan naiz konferentziak emateko, Europar Batzordearen hainbat ikerketa-programa ebaluatzea ere eskatu didatelarik. Beti eduki dut astia olerkiak irakurri eta musika ona entzuteko.

    Igo
  2. Amaia Larrañaga Galdos

    Amaia Larrañaga Galdos

    Arrasaten jaio nintzen 1957aren uztailaren 22an, Irakasle-ikasketetan diplomatua naiz eta Pedagogian Lizentziatua. Lehendabizi, irakasle bezala egin nuen lan Nuestra Señora de la Merced ikastetxean eta orain haren zuzendaria naiz. Zinegotzia izan naiz Arrasaten eta Prokuradorea Gipuzkoako Batzar Nagusietan 2003 eta 2007 bitartean.

    Igo
  3. Juan Carlos Bengoa Munduate

    Juan Carlos Bengoa Munduate

    1966an jaio nintzen Eskoriatzan. Geografia eta Historian Lizentziatua naiz. Eskoriatzako Udalean zinegotzi izan nintzen 1991 eta 2003 bitartean eta azken horretik 2007ra arte, Alkate. Gaur egun, Deba-Urolako barrutia ordezkatzen dut Gipuzkoako Batzar Nagusietan.

    Igo
  4. Leire Ereño

    Leire Ereño

    Pasaian jaio nintzen, 1971ko urriaren 15ean. EHUtik Zuzenbidean Lizentziatua. Enpresatik igaro eta gero, Pasaiako Udalaren Alkatetzaren Ukantza hartu nuen nire gain, 1995-1999 legealdiko Hirigintza Ordezkaritzaz gain.

    Hurrengo legealdian, 1999-2003, Pasaiako Udalean zinegotzi izaten jarraitu nuen eta baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko Zuzendari Nagusia ere. 2003-2007 legealdian, Gipuzkoako Batzar Nagusietako mahaiburu izan nintzen.

    Gaur egun, Eusko Alkartasunaren Nazioko Batzorde Eragilearen kide naiz, Ingurumena eta Lurralde Antolamendu Saileko Idazkaria izateaz gain. Egun, enpresa pribatuan egiten dut lan. Ezkonduta nago eta bi alaba ditut.

    Igo
  5. Ikerne Badiola

    Ikerne Badiola

    Zumarragan jaio nintzen 1971ko otsailaren 14ean, Euskal Herriko Unibertsitateagatik naiz Informazio Zientzietan Lizentziatua.

    Gipuzkoako Eusko Alkartasunako prentsa arduraduna naiz eta Eskualdeko Batzorde Eragilearen komunikazioaren arduraduna. 2003az geroztik, Zumarragako Udalan zinegotzi naiz. 2007a arte, Alkateordea izan naiz, EA taldearen bozeramailea eta euskara eta hezkuntza batzordeetako Burumahaiaz gain. Gaur egun, Zumarragako Udalean Eusko Alkartasunaren ahotsa jarraitzen dut izaten.

    Igo
  6. Lore Martinez

    Lore Martinez

    Aretxabaletan jaio nintzen 1971ko urriaren 15ean, Deustoko Unibertsitatean egin nituen Informatika Ingeniaritza ikasketak. Cobol lengoaiaren programatzaile gisa ekin nion lanari, Bizkaiko Herri Administrazioan (Lantik) eta Iberdrolan (1998).

    1999 eta 2002 bitartean, Internet ingurunean hainbat proiekturen Zuzendaria izan naiz, bezeroarekin harreman zuzenak edukitzeaz, eskakizunak aztertzeaz, web guneak egituratzeaz, datu-baseak diseinatzeaz, aurrekontuak egiteaz eta abar arduratu naizelarik.Orduz geroztik, Euskadiko Informatika Ingeniarien Elkargo Ofizialeko gerentea izan nintzen, non Elkargoaren barne-egitura osoa kudeatu dudan. Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza eta Ezagutzaren Gizarteko Sailaren aholkularia naiz.

    Kirol guztiak ditut gogoko: futbola, patinatzea, eskiatzea, mendian ibiltzea... Bidaiatzea izugarri gustatzen zait eta ahal dudan guztietan, oporretan gehienbat, herrialde desberdinetara joaten naiz, herrialdeak, jende desberdina eta kultura desberdinak ezagutzeko.

    Igo
  7. Mercedes Garate Larrañaga

    Mercedes Garate Larrañaga

    Eibarren jaio nintzen 1959ko ekainaren 1ean. Lanbidez merkataria naiz eta Eibarko Udalean zinegotzia 1991az geroztik gaur egunera arte. Zaletasunen artean mendian ibiltzea, txirrindularitza, eskia eta kirolak oro har, Eibarko futbol taldearen jarraitzailea naiz. Frantsesa ikasi dut Sorbonan eta irakurtzea ere izugarri gustatzen zait.

    Igo
  8. Pedro Mendieta

    Pedro Mendieta

    Aretxabaletan jaio nintzen 1938an, Injineru Tekniko Industriala naiz Zaragozako Injineru Industrialen Eskolatik. Ekonomi Zientzietan eta Enpresa Goi Ikasketetan masterra naiz FAGOR taldeak antolatu eta zuzendu zuena. Gaur egun, ezkonduta nago eta bi seme ditut. Gazteleraz, euskaraz eta frantsesez dakit.

    Copreci industrien Sustatzaile, Presidente eta Zuzendari Gerentea izan naiz (1962-72), FAGOR taldearen Garapen Zuzendaria (1973-82), FAGOR taldearen Ingeniaritza eta Kapital Ondasunen Sailaren Zuzendaria (1987-91), 1992az geroztik Mondragon Korporazioaren barruan Max Center Merkatalguneak sortzeko Proiektuaren Sustatzailea eta PRODESO S.COOP.-ren Zuzendari orokorra ere izan naiz 2000ko urtarrilaz geroztik, Mondragon Korporazioaren babesarekin sortutako Nazio arteko Kooperaziorako Elkartea. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate, Ikerketa Sailean Sailburuorde izan nintzen (1983-86).

    Gaur egun, zuzendaritza lanak utzi behar izan ditut erretirorako adina iritsi zaidalako eta aholkulari lanak egiten ditut Mexikoko Errepublikako Administrazio Publiko Federalarentzat, Enplegua eta Gizarte Ekonomia garatzen laguntzeko.

    Igo
  9. Patxi Olabarria

    Patxi Olabarria

    Azpeitian jaio nintzen eta bi seme ditut. Euskeraren eta hezkuntzaren inguruan mugitu izan naiz beti.

    Magisteritzan diplomatua naiz, heziketa fisiko eta gizarte zientzietan. Irakaskuntzan urte batzuk egin ondoren 1995az geroztik gerentzia lanak egin nituen hezkuntza zentru batean, honek arlo ezberdinetan berziklai akademikoa egitera bultzatu ninduen.

    2006ko maiatzetik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Departamenduko zuzendaria naiz.

    Igo
  10. Begoña Lasagabaster

    Begoña Lasagabaster

    1962ko irailaren 22an jaio nintzen Irunen. Abokatua naiz, Erkidegoko Zuzenbidean, Zuzenbide Zibilean eta Nazioarteko Zuzenbidean espezializatua eta Brujaseko (Belgika) Ikastetxean Europako Goi Ikasketetan Diplomatua. Hiru legealditan izan naiz Eusko Alkartasunako diputatua Diputatuen Kongresuan: VI (1996-2000), VII (2000-2004) eta VIII legealdietan (2004-2008).

    Beheko ganberan egin ditudan hamabi urte horietan, hainbat Batzordetan Parlamentuko Talde Mistoaren bozeramaile izan naiz, horien artean Barnekoa, Justizia, Kanpokoa, Konstituzionala, Kooperaziokoa eta Garapenekoa.

    Gainera, hainbat herrialdetako hauteskundeen Behaketa Lanetarako Parlamentarien delegazioetan hartu dut parte: Libano (2005), Venezuela (2005), Palestina (2006), Peru (2006), Ekuador (2006), Kongoko Errepublika Demokratikoa (2006) y Bosnia-Herzegovina (2006).

    EA-ko Nazioko Batzorde Eragilearen kide izan naiz 1992tik 2007ko abendura arte, eta Nazioarteko Harremanen idazkaria izan naiz han. 2005 urtetik 2007 urtera arte, Europar Aliantza Aske europar alderdi politikoaren idazkari nagusia izan nintzen.NBEaren, Parlamentuen arteko Batasunaren eta PNUD-aren hainbat mintegitan mintzaldiak eman ditut.

    Igo
  11. Pello Urizar

    Pello Urizar

    39 urteko arrasatearra naiz eta bi mutikoteren aita, Urtzi eta Unax. Araban eta Bizkaian ditut jatorriak eta, horrexegatik uste dut daukadala horren argi nire herri bakarra Euskal Herria dela, herrialdeen artean batzuk sortu nahi dituzten desberdintasunen gainetik.

    Elektronika eta informatika ikasketak ditut eta lanean hasi nintzenetik kooperatiben munduan nabil. Orain 10 urte, zenbait lagunekin batera, helburu bakar bat duen zerbitzuen kooperatibaren sorreran parte hartu nuen: taldeko lana egitea irabaziak ere taldearentzat izateko. Ba al dago sozialdemokraziaren adibide hoberik?

    Politikaren munduak oso gaztetan erakarri zidan eta harro esan dezaket Eusko Alkartasunaren proiektuaren hasieratik ari naizela harentzat ekarpenak egiten. Gaztetan Gazte Abertzaleak-en kide izan nintzen eta Idazkari Orokorra izan nintzen 1996an.

    Egun, EA-ren Gipuzkoako Batzorde Eragilearen kide naiz 2000 urteaz geroztik eta Arrasateko Zinegotzia iazko maiatzaz geroztik, non bozeramailea ere naizen.

    Igo
  12. Josemi Gomez

    Josemi Gomez

    Tolosan jaio nintzen 1955eko urtarrilaren 9an. Zuzenbidean lizentziatua naiz. EGAILAN, S.A.-ren Zuzendari Gerentea izan naiz, Justizia, Lana eta Gizarte Segurantza Sailaren mendeko Eusko Jaurlaritzaren Sozietate Publikoa. 2006az geroztik, Tolosako babarrunaren kofradiako Maestre Nagusia naiz. 2007az geroztik Tolosako Udalako Turismo eta Ferien zinegotzia naiz.

    Igo
  13. Maite Etxaniz

    Maite Etxaniz

    Arroan jaio nintzen 1965an eta Euskal Filologian Lizentziatua naiz. 1990tik 1999ra, Zarautzeko Hizkuntza Normalizaziorako Teknikari bezala eta Udalaren komunikazioaren arduradun bezala egin nuen lan. 1999tik 2007ra Zarautzeko Alkatesa izan naiz eta, egun, Gipuzkoako Foru Aldundian Gizarte Politikako Diputatua naiz.

    Igo
  14. Jon Elizalde

    Jon Elizalde

    1972ko irailaren 1ean jaio nintzen Hondarribian. Teknikari Elektronikoa naiz. Nire ibilbide profesionalari dagokionez, “Gureak” enpresa pribatuan enkargatua izan nintzen 1997 eta 1999 bitartean eta “Cardgirus S.L.” enpresaren zonako delegatua 2006tik 2007ra.

    Ibilbide politikoari dagokionez, 1995 eta 2003 bitartean, Hondarribiako zinegotzi izan nintzen, 2003tik 2005era Gipuzkoako Foru Aldundiko Aholkularia eta 2005etik 2007ra Idazkari Teknikoa Batzar Orokorretan. Egun, Hondarribiako Alkateordea naiz. 2004tik 2008ra Gipuzkoako EA-ko Batzorde Eragilearen Euskara, Hezkuntza eta Kirol sailen arduraduna naiz.

    Igo

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2024 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa