Euskal Herria egitEA, hasierako orria

Un partido abertzale, desde la izquierda, desde la socialdemocracia, de otra manera. Pakean, etorkizuna eraikitzen, beste modu batean. Zurekin, con total transparencia, de otra manera.
  • Hasiera
  • Gure hautagaiak: Nafarroa

Gure hautagaiak: Nafarroa

Orain dela bost urte UPNk Nafarroan daraman politika goitik behera aldatzen saiatzeko ahaleginak batu ahal izateko egokiera izan genuenetik, EAk Nafarroa Bai koalizioa sortzearen alde egin zuen apustu. Bide horretatik, denbora-tarte laburrean, koalizio hori erreferente bihurtu da herrialde horretako abertzaleen artean.


Hiru dira, nagusiki, Nafarroa Bai koalizioaren helburuak:

  1. bakea bilatzea,
  2. Nafarroak egun duen estatusa berrikustea eta EAErekin, Euskal Herriaren gainerako zatiarekin eta Estatuarekin bestelako harremanak izan nahi dituela erabakitzeko eskubidea bermatzea, eta
  3. Nafarroa aurrerakoi eta euskaltzalearen eskubide, interes eta ikuspegiak defendatzea Espainiako Gorteetan, gizarte, ekonomia, atzerri, hezkuntza eta kulturaren inguruko politiketan

Hiru helburu horiek beti izan dute tokia Eusko Alkartasunaren programen baitan, 1986an sortu zenetik.


Informazio gehiagorako joan "Nafarroa Bai" web gunera.

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2024 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa