Otsailaren 22a
Eusko Alkartasunako Gipuzkoako hautagaiak, Nekane Altzelaik, bere alderdiaren hauteskunde programa gizartearekin konpromezu proposamen serio gisa aldarrikatu du, PP eta PSOEren proposamenen salerosketa elektoralista eta demagogikoekin alderatuta.
Altzelaik, EAren hauteskunde programaren hildoak eman ditu ezagutzera gaur arratsaldez alderdikide eta prentsarekin Donostiako Alberdi Eder pasealekuan izandako elkarreratzean.
Gipuzkoako EAko zerrendaburuak, "EAk bere hauteskunde programa gizartearekin egiten duen itun gisa ulertzen duela" esan du, "euskal herritarren bizi maila eta ongizatea bermatzeko helburua duena." PP eta PSOE errelebo lasterketa lotsagarri batean murgilduta daude, proposamen demagogiko eta zentzugabeak lau haizetara zabaltzen, eta hori ez da horrela, hauteskunde programa batek gauza askoz ere serioagoa behar du izan", " Herritarren adarra jotzen ari zaizkie", azpimarratu du.
EAren hauteskunde programa bi ardatzetan oinarritzen da. "Batetik bakegintza eta normalizazio politikoa, erabakitzeko eskubidea zentru zentruan duelarik", eta bestetik "Ongizate gizartean sakontzea, horretarako hainbat proposamen zehatz defendatuko digularik Madrilen: Lan erlazioen euskal marko propioa, euskal pentsio sistema, formakuntza egonkorra, eta sistema judicial propioa". "Azkenik", azaldu du, " ezin dugu ahantzi euskal selekzio nazionalen erreibindikapena".
"Sustapen ekonomikorako", jarraitu du, "funtsezkoak dira I+D+Ian ematen diren inbertsioak, eta horretarako ezinbestekoa da, alor honetan konpetentzia eta botere osoak izatea".
Ingurumenari dagokionez, funtsezkoa da EAko hautagaiarentzat uraren gestio egokia. "Ura bizi errekurtso ezinbestekoa da, urria, eta beraz berebiziko garantiza du alor honetan ere Madriletik hona ekartzea eskumen osoak, guk geuk antola dezagun uraren kudeaketa gure beharrei hoberen datorkien eran".
Azkenik, Altzelaik zera adierazi du: " Lotsagarria da Gipuzkoan, oraindik egun gure lurraldearentzat behar beharrrezkoak dieren inbertsioak erreklamatzen jarraitu behar izatea, esaterako, trenbide zerbizu estataletan inbertsioak eta burdinbideen lurrazpiratzea bereziki, Pasaiako Badiaren erregenerazioa, Jaizkibia sozietatean sosik ipintzen ez dutelarik, eta Hondarrabiako aireporturako segurtasun alorreko beharrezko neurriak, besteren artean."