Martxoaren 1a
PSEren planteamendu hipokritak salatu ditu Nekane Altzelai Eusko Alkartasunako Gipuzkoako hautagaiak gaur, Gazte Abertzaleak erakundeko Donostialdeko arduradunekin batera egindako ekitaldian. "Hemen instalakuntza militarrak kendu eta beste helburu batzuetarako erabiltzearen alde agertzen den bitartean, Madrilen interes militarra eta nazionala dutela defendatzen du sutsuki". Altzelaik hitz hauek Donostiako Loiolako koartel militarraren aurrean egin ditu. "¿Zer esan nahi dute PSEkoek interes militarra diotenean?
"¿Norengandik defendatzen gaituzte hemen barruan dauden soldaduak?" ¿"Nola esplikatuko diete gipuzkoarrei PSEko hautagaiek Zapateroren inbertsio handienak 2008 urterako Gipuzkoan Defentsa Ministerioarenak izatea?" Galdetu zuen Altzelaik.
EAren hautagaiak Loiola desmilitarizatu eta gazteentzako etxebizitza sozialak eraikitzea defendatu du bertan gaur egindako ekitaldian "Orainartean , urtero egin dugun bezala, mahai gainean ipiniko dugu Loiola itxi eta 17 hektareatako lurzoru hauek erabilera sozialetarako eta zonaldearen garapenerako izatea". Altzelaik Eusko Alkartasunaren izenean koartel hau Donostian mantentzeak interes militar bat baino "espainiar armada Gipuzkoan mantentzearen erizpide politikoa" jarraitzen duela salatu du.
Halaber, Jaizkibel mendian maniobra militarrak eta tiro Zelaia mantentzea onartezina dela esan du. "Bertan hainbat gipuzkoar joaten da aisialdi gune gisa mendi hau erabiltzera, eta militarrek babesa baino arriskua suposatzen dute gipuzkoarrentzat bertan". Gainera, babestutako 40tik gorako landare eta animailia especie daude bertan. "Ez da maniobretarako gunea".
Laburbilduz, Gipuzkoako hautagaiak Madrileko Diputatuen Kongresuan Gipuzkoaren eta Euskal Herriaren desmilitarizazioa defendatzearen konpromezua agertu zuen. "Defentsa Ministerioaren lur eta guneak euskal erakundeen izenean ipintzea defendatuko dut, gure udaletxe eta erakunde ezberdinen eskuetan egon daitezen, publikoak izateko , espekulazioarik aukerarik ez ematearren".