Un partido abertzale, desde la izquierda, desde la socialdemocracia, de otra manera. Pakean, etorkizuna eraikitzen, beste modu batean. Zurekin, con total transparencia, de otra manera.

Euskal Herriaren batasun politikoaren defentsa egingo du EAk Madrilen

« Hasierara bueltatu

Martxoaren 6a

Bidasoa ibaiaren alde batean egin zuten prentsaurrekoa: Hego Euskal Herriko partean, Irunen. EAk «gune sinboliko» hori aukeratu zuen Euskal Herriaren «batasun politikoaren» aldarrikapena egiteko. «Euskal errepublikako kide garelako bildu gara hemen».

Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Nekane Altzelaik eta EAko presidente Unai Ziarretak «Euskal Herri independentearen, modernoaren eta aurrerakoiaren» defentsa egin zuten.

Altzelai eta Ziarretarekin batera Ipar Euskal Herriko EAko presidente Mattin Etxepare eta Baionako zinegotzi Manex Pagola izan ziren. Altzelaik Euskal Herriko zazpi lurraldeen artikulazioa gauzatzeko «baliabideak» zerrendatu zituen.

Alde batetik, Altzelaik uste du Donostia-Baiona eurohiria sustatu beharra dagoela, «Ipar eta Hego Euskal herriaren arteko elkarlanen bizkarrezurra izan dadin». Halaber, EAE, Nafarroa eta Akitaniako gobernuen artean proiektu komunak garatu behar direla defendatu du EAko hautagaiak. Hiru lurraldeen arteko harremana indartu behar dela nabarmendu du.

«Etorkizuneko erronkei» dagokionez, Ipar Euskal Herrirako departamendua eta EAErako Autonomi Estatutu berria aipatu ditu EAko hautagaiak.

Iturria: Berria

« Hasierara bueltatu

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2010 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa