Un partido abertzale, desde la izquierda, desde la socialdemocracia, de otra manera. Pakean, etorkizuna eraikitzen, beste modu batean. Zurekin, con total transparencia, de otra manera.

Berriak

Berrietara sindikatu

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. | Hurrengoa »
  1. Martxoaren 7a

    Arrasateko PSEko zinegotzi ohiaren aurkako atentatua gaitzesten du Eusko Alkartasunak

    Kanpaina amaierako ekitaldiak bertan behera utzi du alderdi independentistak

    Unai Ziarreta, EAren presidentea: "Euskal Herriaren etorkizuna basatien eskuetan eror al daitekeen galdetu behar diogu geure buruari. Ekintza hauek atsekabetu egiten gaituzte, eta indarkeria bidea ez dela erakutsi behar diogu jendeari".

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  2. Martxoaren 6a

    Euskal Herriaren batasun politikoaren defentsa egingo du EAk Madrilen

    Bidasoa ibaiaren alde batean egin zuten prentsaurrekoa: Hego Euskal Herriko partean, Irunen. EAk «gune sinboliko» hori aukeratu zuen Euskal Herriaren «batasun politikoaren» aldarrikapena egiteko. «Euskal errepublikako kide garelako bildu gara hemen».

    Espainiako Kongresurako Gipuzkoako zerrendaburu Nekane Altzelaik eta EAko presidente Unai Ziarretak «Euskal Herri independentearen, modernoaren ...

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  3. Martxoaren 6a

    I+G eskumenak eskualdatzeko eskatuko du EAk

    EAEko Autonomia Estatutua ez betearaztea egotzi dio EAko presidente Unai Ziarretak PSE-EEri. Zamudion eginiko ekitaldian, Espainiako Kongresuan EAk ikerketa, garapen eta berrikuntza eskuduntzen transferentziak eskatuko dituela hitzeman du Ziarretak. EAko presidenteak dio Estatuak ia 1.000 milioi euro zor dizkiola EAEri alor horretan.

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  4. Martxoaren 5a - Bilbao

    Martin Aranburu: «AHTri buruzko gaia kontsultan onartu beharko genuke»

    Bake prozesuaren inguruan, eta konkretuki Loiolan gertatuari buruzkoa gauza asko esaten ari da. Zer dauka esateko EAk han gertatutakoari buruz, eta zuen ustez, ezer onik atera daiteke beste prozesu bati ekiteko? peio

    Prozesu guztietatik atera behar ditugu ondorioak. Argelen eta Lizarran gauza asko ikasi genituen, baita azken prozesu honetan ere. Laburtzearren, bi ondorio nagusi: Euskal Herrian ...

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  5. Martxoaren 5a - Sopela

    Madrilen "Euskadi salerosten" aritzea egotzi dio EAJri EAk

    Kosten Legea aitzaki hartuta, hitzaldia eskaini zuen atzo, Sopelako kultur etxean, Martin Aranburu Espainiako Kongresurako EAko Bizkaiko zerrendaburuak. Ezker-eskuinean, martxoan 9ko hauteskundeetarako lurraldeko zerrendan bigarren Leire Pinedo tokiko zinegotzia eta Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitate zuzendari Elisa Sainz de Murieta izan zituen lagun euskal sozialdemokraten hautagaiak, 25 ...

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  6. Martxoaren 1a - Donostia

    Altzelaik Gipuzkoako instalakuntza militarren inguruko PSEren hipokresia salatu du

    PSEren planteamendu hipokritak salatu ditu Nekane Altzelai Eusko Alkartasunako Gipuzkoako hautagaiak gaur, Gazte Abertzaleak erakundeko Donostialdeko arduradunekin batera egindako ekitaldian. "Hemen instalakuntza militarrak kendu eta beste helburu batzuetarako erabiltzearen alde agertzen den bitartean, Madrilen interes militarra eta nazionala dutela defendatzen du sutsuki". Altzelaik hitz hauek ...

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  7. Otsailaren 29a

    Altzelai "Erabakitzeko eta autoderminazioa gauza bera da Eusko Alkartasunarentzat"

    "El derecho a decidir es para Eusko Alkartasuna sinónimo de ejercer el derecho de autodeterminación". Este el mensaje en el que han insistido la candidata de Eusko Alkartasuna al Congreso de los Diputados por Gipuzkoa, Nekane Altzelai, y el lehendakari Carlos Garaikoetxeta ante lo medios de comunicación.

    Altzelai ha explicado que cuando EA revindica el derecho a decidir "habla de un derecho a ...

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  8. Otsailaren 28a - Bakio

    EAk salatu du Bakion «gaizki» erabili dutela autogobernua

    Bizkaiko kostaldeko hirigintza diseinua bezalako gaietan alderdi batzuek autogobernua ez dutela zuzen erabili salatu zuen atzo EAko Bizkaiko Kongresurako zerrendaburu Martin Aranburuk. Halaber, alderdi sozialistaren «gogoeta bikoitza» kritikatu zuen, «autogobernuaren babesa egiten duelako, baina, praktikan, arlo horren eskumena Madrilera itzultzea eskatzen duelako». Eusko Alkartasuneko hainbat ...

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  9. Otsailaren 28a - Bilbao

    Botereari eusteagatik bake prozesua apurtu izana leporatu dio EAk PSOEri

    J. Sagarzazu

    Ekaitzaren ondotik dator barealdia. Hauteskunde kanpaina pil-pilean dagoenean, Zapaterok eta Raxoik, biak ala biak, Espainiako gobernuburu izateko lehian, «euskal gatazka» haien agendatik alboratu izana susmagarri deritzo Begoña Erraztik, EAko presidente ohiak.

    Erraztiren aburuz, aurreko kanpaina batzuekin erkatuz, «ezohikoa» da PSOEko kideek aurten hartutako jarrera: «Euskal ...

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  10. Otsailaren 23a

    Esparru juridiko berriaren garrantzia aldarrikatu du EAk

    Esparru juridiko berriaren alde egitearen garrantzia nabarmendu du Nekane Altzelai Espainiako Kongresurako EAren Gipuzkoako zerrendaburuak. «Eskumen gehiago edo gutxiago ematen dituen estatutuaren erreforma hutsa» ez da aski EArentzat, eta «bidaia» horretan ez duela parte hartuko jakinarazi du. Unai Ziarreta presidenteak «oztopo guztien gainetik» herri kontsultaren alde egingo dutela gaineratu ...

    Berri honi buruz gehiago irakurri

  1. 1
  2. 2
  3. 3
  4. | Hurrengoa »

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2008 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa