Gizarte osoarentzat berdintasun baldintzetan eskubide politikoak defendatzera deitu du EAk.

EAk bat egin du Eleak Eskubide Zibilen aldeko Mugimenduak deitutako manifestazioarekin eta bertan parte hartuko du, larunbatean Iruñean, askatasun politikoen eta eskubide zibilen alde. EAk eskubide politikoak pertsona guztientzat berdintasun baldintzetan aldarrikatzen dituzten herritarrei dei egin die martxa horretan parte hartzera, 17.30etan Golem zinematik.

Jatorria: EUSKO ALKARTASUNA