Unai Ziarreta Eusko Alkartasunak euskararen nazioarteko onarpenaren alde egiten du. Horretarako, beharrezkoa da gure hizkuntza Internet den leiho zabalean indartzea. Izan ere, lengoaien garapena, honek duen gizarte onarpenarekin bat dator, eta Internet mundu mailako erreferentzia suertatzen da gaur egun.

Eusko Alkartasunak euskararen nazioarteko onarpenaren alde egiten du. Horretarako, beharrezkoa da gure hizkuntza Internet den leiho zabalean indartzea. Izan ere, lengoaien garapena, honek duen gizarte onarpenarekin bat dator, eta Internet mundu mailako erreferentzia suertatzen da gaur egun. Alderdi abertzaleak puntueus kanpaina modukoekin bat egiten du, besteak beste, sareen sarean gure herriak dituen eskubideen onarpena .EUS eremuarekin bermatuz.

Eusko Alkartasunaren engaiamenduak haratago jo nahi du, eta helburu hau bide, Google enpresari gutun bat helarazi dio Euskal Herriko herri zein hirien euskal toponimia gorde dezan eskatuz Google Maps zerbitzuan. Unai Ziarretak azaldu duenez,

EAk “Internet moduko eremu estrategikoetan euskarak ere dagokion lekua izan dezala” aldarrikatzen du. “Ezin dugu gure nortasuna Sarean galtzen utzi”. Horregatik bidali dugu eskutitza Google-ek euskal toponimia barnera dezan eta hala, zerbitzu beteagoa eskaini.”

EAn badaukagu hizkuntza ezberdinekiko Google-ek duen sentsibilitatearen berri, eta hagatik eskatu diogu aurreranzko pauso bat ematea euskal hiri eta herriak euskaraz ere agertuz” aditzera eman du Ziarretak.

Jatorria: EA