Eusko Alkartasuna, EH Bilduren bitartez, Herriek Erabaki deritzon zerrendetan aurkeztuko da Europar parlamentuko hauteskundeetara -maiatzak 25-. Boz-emaile askok, ordea, ezingo dute bere ohiko hauteslekuetan bozka eman beraien herrietatik kanpo daudelako. Kasu horietan posta bidezko bozka eman dezakete.

Ikus ditzagun zeintzuk diren pausoak:

[youtube]https://www.youtube.com/watch?v=EYPzVXT-rJQ[/youtube]

Apirilaren 1etik maiatzaren 15era arte:

  • Edozein postetxetan bozka emateko inprimakia eskatu.
  • Inprimakia bete eta sinatu ondoren, edozein postetxetan aurkeztu. NAN txartela ez ahaztu!

 Maiatzaren 15etik 18ra:

  • Zure etxera ziurtatutako gutun bat iritsiko zaizu. Bertan bozka emateko dokumentazio guztia izango duzu (zuk bakarrik jaso ahalko duzu, NANa erakutsiz). Etxean ez bazaude, adierazten dizuten postetxera joan beharko duzu dokumentazioaren bila.
  • Honakoa iritsiko zaizu:
    • Alderdi guztietako bozka orriak.
    • Bozka emateko gutun-azala.
    • Bozka bidaltzeko gutun-azala.
    • Erroldatua zaudela ziurtatzen duen dokumentua.

Maiatzak 22. Bozka emateko azken eguna:

  • Maiatzaren 22a bozka postaz bidaltzeko azken eguna izango da. Ez ahaztu gutun-azalean errolda ziurtagiria sartzea.

Informazio gehiago beharko bazenu (Estatutik kanpo bizi edo ezindua bazara, esaterako) EH Bildu web orrialdea bisitatu dezakezu.