Pello Urizar, Eusko Alkartasunako idazkari nagusia Uruguay bisitatzen dago egun hauetan, Lorena Lopez de Lacalle, Nazioarteko idazkariarekin batera. Amerikan bizi diren euskaldunekin harremanak sendotzeaz gain, justizia sozialaren esparruan Hego Amerikan dauden esperientziarik interesgarrienak ezagutzea da bidaiaren helburua.

César Arrondo, Argentinako Eusko Alkartasunako koordinatzaileak lagundu du ere Urizar egiten ari den bisitan. Era berean, Urizar Uruguayko presidente Pepe Mugicarekin hitz egiteko aukera izan du.

Pello Urizar, secretario general de Eusko Alkartasuna, con el presidente de Uruguay, Pepe Múgica

Pello Urizar, secretario general de Eusko Alkartasuna, con el presidente de Uruguay, Pepe Múgica