Un partido abertzale, desde la izquierda, desde la socialdemocracia, de otra manera. Pakean, etorkizuna eraikitzen, beste modu batean. Zurekin, con total transparencia, de otra manera.

Posta bidezko botoa

Sarrera

Posta bidez bozkatzeko epea hauteskundearen deialdi ofiziala egiten denean hasten da eta, ondorioz, 2008ko urtarrilaren 15az geroztik egongo dira inprimakiak Correos-en.

Igo

Posta bidez bozkatzeko eskubidea

Atzerrian bizi direnek trataera berezia izango dute. CERA-n (Centro de Residentes Ausentes) dauden hautesleen kasuan, Hautesle-erroldaren Delegazio Ofizialak zuzenean bidaliko die bozkatzeko eskubidea burutzeko beharko duten dokumentazio osoa. Baina, beharrezkoa da hauek Kontsulatuetan edo Enbaxadetan ziurtatzea eskakizunak betetzen dituztela.

Igo

Eskaera arrunta

  • 1 URRATSA. ESKAKIZUNA BETE:

    GARRANTZITSUA:

    Hauxe dioen eskakizunaren inprimakiaren karratuan:

    "Espainiako helbide honetara bozkatzeko dokumentazioa bidaltzea nahi dut:"

    Pertsona 2008ko otsailaren 18az geroztik izango duen helbidea idatzi beharko da

  • 2. URRATSA. ESKAKIZUNA CORREOSEN ENTREGATU:
    • Eskakizuna egitera doanak eskakizuna pertsonalki aurkeztu behar du Correosen bulegoan.
    • Eskakizuna tramitatzeko, pertsonak bere NAN aurkeztu beharko du eta sinadurak hangoarekin bat egiten duela egiaztatuko da bertan.
    • Inola ere ez da onartuko NAN-aren fotokopia.
  • 3. URRATSA. POSTAZ BOZKATZEKO DOKUMENTAZIOA JASO:
    • Hautesle-erroldaren Bulegoak hautesleari, posta ziurtatuaren bitartez, bidaliko dio eskakizunean adierazitako helbidera bozkatzeko beharko duen dokumentazio guztia.
    • Otsailaren 18a baino beranduago bidaliko da dokumentazioa.
    • Dokumentazioa interesa duen pertsonak berak jaso beharko du, identitatea ziurtatu eta gero.
    • Dokumentazioa jaso eta gero, hauteskunde-txartela gutun-azalean sartuko da eta Correosen emango zaion gutun-azalean sartuko da dena.
  • 4. URRATSA. POSTA BIDEZKO HAUTESKUNDE-TXARTELAREN ENTREGA:

    Gutuna Correoseko Bulegoan hauteslea ez den beste norbaitek ere aurkeztu ahal izango du. Epea, 2008ko martxoaren 5a izango da, edonola ere.

Igo

Gaixotasunarengatiko edo ezgaitasunarengatiko eskakizuna

Hautesleak, notario-ahalordearen bitartez, baimendutako pertsonak egin dezake eskakizuna,baimendutakoa hautesle bakoitzaren arabera izango delarik eta ezingo delarik hautesle bat baino gehiagorena izan. Pertsona batek ezingo du hautesle bat baino gehiago ordezkatu.

Notarioaren aurrean aurkeztu beharreko dokumentazioa.

  • Pertsona ezinduaren NAN.
  • Gaixoaren ordezkariaren NAN.
  • Ziurtagiri medikoa. Ziurtagiri horrek nahitaez adierazi beharko du ondorengoa:
    _______________ Jaun/Anderea ezin da Correoseko Bulegora posta bidez bozkatzeko dokumentazioa eskatzera.
  • Gaixoaren zein ordezkariaren datu guztiak behar bezala beteta dituen eskakizun inprimakia (bakoitzari dagokion laukian). Arreta handiz bete ondorengoa:

    GARRANTZITSUA:

    Hauxe dioen lekuan:

    "Espainiako helbide honetara bozkatzeko dokumentazioa bidaltzea nahi dut:"

    Ordezkariaren helbidea jarri beharra dago, EZ gaixoarena.

Arazorik ez edukitzeko, tramite horiek ahalik eta azkarren egitea aholkatzen da, azken unerako utzi gabe.

Hautesle-erroldaren Bulegoak ziurtatutako postaz bidaliko dio ordezkariari, otsailaren 18tik aurrera, berak adierazitako helbidera, botoa bidaltzeko beharko duen dokumentazio guztia. Dokumentazioa ordezkariak berak jaso beharko du eta garrantzitsua da ordezkaria notario-ahalordearen kopia izatea.

Igo

Posta bidez bozkatzeko epeak

  1. Eskaera: 2008ko urtarrilaren 15 eta otsailaren 28 bitartean.
  2. Botoen harrera: 2008ko otsailaren 18 eta martxoaren 2 bitartean.
  3. Bozkatzeko epearen bukaera: 2008ko otsailaren 18 eta martxoaren 5 bitartean.

Igo

Beste hainbat gauza

Atzerrian bizi diren eta CERA (Censo de Residentes Ausentes) delakoan izena eman ez duten ikasleek ezingo dute posta bidez bozkatu. Izena emateko epea 2008ko otsailaren 28an bukatuko da.

CERA-n izena eman duten hautesleek, hauteskundeetan Euskadin badaude, postaz bakarrik bozkatu ahal izango dute. Horretarako, botoa eskatzeko inprimakian, CERA-n izena eman dutela adierazi behar dute.

Posta bidezko eskakizuna egindakoan, ezingo da zuzenean bozkatu.

Posta bidez bozkatzeko beharrezkoa den dokumentazioa ez da atzerrira bidaltzen, CERA-n izena emandakoei ezik.

Posta bidez bozkatzeko dokumentazio eskatzeko eta gero hura bidaltzeko jarraibideak arretaz irakurri. Jarraibide horiek Correoseko Bulegoak eta Hautesle-erroldak ematen dituzte dokumentu batean.

Igo

Atzerrian aldi baterako dauden hautesleak

Hauteskunde hauetan bozkatzeko eskubidea erabili nahi duten eta, Matrikula Kontsularraren Erregistroan daudelarik, hauteskundeen prozesuaren deialdia egin denean aldi baterako estatutik kanpo dauden eta hauteskunde egunera arte ere horrela jarraituko duten pertsonek, atzerritik eskatu beharko dute sufragio eskubidea erabiltzeko beharrezkoa den dokumentazioa (epea: 2008ko otsailaren 9a).

  • Bozkatzeko dokumentazioa:

    Dokumentazioa bete eta Karrerako Kontsulatuaren Bulegoan edo Enbaxadaren Kontsulatuaren Atalean aurkeztu beharko da eta hark bidaliko du eskakizuna Hautesle-erroldaren bakoitzari dagokion Probintziako Delegaziora.


  • Bozkatzeko dokumentazioaren harrera:

    Komunikazio hori jasotakoan, Hautesle-erroldako Probintziako Delegazioak hauteskundeen dokumentazioa bidaliko dio interesatuari, posta ziurtatu eta presazkoak, 2008ko otsailaren 18 baino lehenago, hautagaien proklamazioa aurkaratua izan ez denean eta 2008ko otsailaren 26a baino lehen, bestela.


  • Botoa:

    Dokumentazio hori jaso ondoren, hautesleak boto-papera gutun-azalean sartuko du eta, Erroldan izena emanda duela egiaztatzen duen ziurtagiriarekin batera, hari dagokion hauteskunde mahaiari bidaliko dion gutun-azalean sartuko du gero, posta ziurtatu eta presazko bidez bidaliko duena 2008ko martxoaren 5a baino lehen.


Epea betetzen dela gutun-azalean egiaztatu ahal izan beharko da.

Aldi baterako atzerrian dauden hautesleek dagokien mahaiei bidalitako gutunak frankeoa beharko beti, Argentinan, Belgikan, Brasilen, Kolonbian, Kuban, Txilen, Frantzian, Mexikon, Perun, Errepublika Dominikanoan, Suitzan, Uruguayn eta Venezuelan bizi direnentzat ezik, haiek doan bidali ahal izango dutelarik posta bidezko botoa hango posta bulegoetan.

Gainerako herrialdeetan bizi direnek, horretarako dagoen ereduaren bitartez, eskatu ahal izango dute frankeo gastuak itzultzea.

Igo

Creative Commons Lizentzia. Aitortu - Lan eratorririk gabe

2024 | EA-Eusko Alkartasuna

legezko informazioa